Aizarnazabalgo Udalak eta Adiskide Bertso Eskolak antoltaua, bertso saioa egin zuten atzo, larunbata, Atari-Soro pilotalekuan. Igotz Alkorta aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio, Aner Peritz eta Aitor Mendiluze bertsotan, 18:00etan hasi zen saioa, eta sarrera doakoa izanik, bertsozale ugari elkartu zen pilotalekuan.