Aizarnazabalgo Udalak eta Adiskide Bertso Eskolak bertso saioa antolatu dute irailaren 18rako, larunbata. Igotz Alkorta arituko da gai-jartzaile lanetan, eta Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio, Aner Peritz eta Aitor Mendiluze arituko dira bertsotan, 18:00etan hasita, Aizarnazabalgo plazan. Antolatzaileek adierazi dutenez, eguraldi txarra eginez gero Atari-Soro pilotalekuan izango da saioa.
Sarrera doakoa izango da, baina edukiera mugatuta egongo denez, aurrez sarrerak eskuratu beharko dira Aizarnazabalgo Udalean zein Lauburu eraikinean dagoen liburutegian. Irailaren 13tik 17ra Aizarnazabalen erroldatutakoek soilik eskuratu ahal izango dituzte sarrerak, eta hilaren 18an, soberan gelditutako sarrerak edonork eskuratu ahal izango ditu, dohainik, saioa hasi baino ordubete lehenago.