Idi demen saioa jokatuko dute bihar Aizarnazabalen

Ihintza Elustondo 2021eko abuztuaren 1a

Lemoizko (Bizkaia) Txinlo, Billelako (Bizkaia) Lopategi eta Orioko Olidenen idi pareak lehiatuko dira, 21:00etatik aurrera, probalekuan.

Kintopeko idi demen saioa jokatuko dute bihar, astelehena, Aizarnazabalen. Ostiralean eta larunbatean ere jokatu zituzten idi probak, eta biharkoa azken saioa izango da. Lemoizko (Bizkaia) Txinlo, Billelako (Bizkaia) Lopategi eta Orioko Olidenen idi pareak lehiatuko dira, 21:00etatik aurrera, probalekuan. Guztira, hamar partaide izan dira aurtengo idi demetan, eta 1.300 euro, mantak eta garaikurra eskuratuko ditu irabazleak. Saizar txapelketarako puntuagarria izango da Aizarnazabalgo proba.

Egungo osasun neurriak tarteko, edukiera mugatua izango da idi proban. Dena den, sarrerak lekuan bertan erosi beharko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide