Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak antolatuta bi mendi irteera egin zituzten atzo, igandea. Alde batetik, haurrei zuzenduriko zortzi kilometroko txango motza egin zuten, eta Altzolarats bailara nahiz Astira eta Errota Txiki ezagutzeko aukera izan zen. Bestetik, hamabi kilometroko ibilaldia egin zuten; Aizarnazabaldik abiatuta, Saiatz, Elkano eta Urdaneta igaro zituzten.
Hona hemen ibilaldiko argazkiak. (Aizarnazabalgo Kirol Batzordea)