Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak bi mendi ibilaldi antolatu ditu iganderako, hilak 18. Alde batetik, haurrei zuzenduriko zortzi kilometroko txango motza egin ahal izango da; 10:00etan abiatuko dira, eta Altzolarats bailara ezagutzeko nahiz Astira eta Errota Txikira joateko aukera izango da. Bestalde, hamabi kilometroko ibilaldia antolatu dute; Aizarnazabaldik abiatuta, Saiatz, Elkano eta Urdaneta igaroko dituzte, 09:30ean hasita.
Ibilaldian parte hartu nahi dutenek ez dute aurrez izenik eman beharko, ezarritako orduan azaltzea nahikoa izango da. Bestalde, Kirol Batzordeko kideek nabarmendu dute Altzolaratseko errekan bainu bat hartzeko aukera izango dela.