Bola-jokoan eta slackline zintaren gainean ibili dira Aizarnazabalen

Anartz Izagirre 2021eko uztailaren 4a

Adin guztietako herritarrek parte hartu zuten bola-jokoan atzo, larunbata, eta slackline zintaren gainean ibiltzera ere ausartu ziren hainbat aizarnazabaldar. Bestalde, uztailaren 18rako mendi ibilaldia antolatu du Kirol Batzordeak.

Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu uztailerako, eta horietako bat atzo, larunbata, egin zuten. Hain zuzen ere, bola-jokoa ezarri zuten herrian, eta 18:30 eta 20:00 bitartean adin guztietako hainbat herritarrek parte hartu zuten bertan. Horrez gain, slackline zinta ere ezarri zuten, eta aizarnazabaldarrek beren oreka proban jarri zuten herritarren aurrean.

Hurrengo kirol ekintza uztailaren 18an izango da, mendi ibilaldia prestatu baitu Kirol Batzordeak. Ibilaldiaren ezaugarriak eta xehetasun guztien berri laster jakinaraziko dutela azaldu dute.

(Argazkiak: Aizarnazabalgo Kirol Batzordea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide