Aizarnazabalgo kirol eta festa batzordeek bilerak deitu dituzte datorren asterako. Kirol Batzordeak uztaileko lehen bilera egingo du uztailaren 6an, asteartean, 18:00etan. Batzordean parte hartzeko prest dauden herritarrak batzarrean parte hartzera deitu dituzte.
Bestalde, hil honetarako bi ekintza antolatu ditu Kirol Batzordeak. Bihar larunbata, uztailak 3, boloetan ibiliko dira herriko bolatokian. Herritar guztiei irekita egongo da 18:30etik 20:00etara artean egingo duten bolo jokoa.
Uztailaren 18rako, berriz, mendi ibilaldia prestatu du Kirol Batzordeak. Ibilaldiaren ezaugarriak eta xehetasun guztien berri laster jakinaraziko dutela azaldu dute.
Herriko jaien inguruan
Festa Batzordea hil honetan bertan jarriko dute martxan Aizarnazabalen. Batzordea abian jartzeko bilera antolatu dute uztailaren 8rako, ostegunerako. Udaletxean bilduko dira, 19:00etan. Bilera horretan herriko jaien aurrean balorazio bat egin nahi dute, behin iritziak jasota erabakiak hartzeko. Batzordea herritar guztientzako irekia izango da eta bertan parte hartzera deitu dituzte Aizarnazabalgo bizilagunak.