Aizarnazabalen gorputzak astintzeko paradarik ez dute falta izan asteburu honetan. Bertako Kirol Batzordeak antolatuta, bizikletarekin trebatzeko aukera izan zuen atzo arratsaldean herriko hainbat gaztetxok Zubialdeko futbol zelaian. Gaur, berriz, mendi ibilaldia egin dute goizean; Aizarnazabal-Iraeta-Ibañarrieta-Oikia-Aizarnazabal ibilbidea osatu dute.
Kirol Batzordeko kideak gustura agertu dira bi hitzorduek jasotako erantzunarekin. "Atzo eguraldiak lagundu zigun eta erantzun oso positiboa izan zuen ekintzak. Parte-hartzaileak pozik eta gustura ikusi ziren, eta giro polita sortu zen. Gaur eguraldiak ez digu lagundu, baina ibilbide politaz gozatzeko aukera izan dugu", azaldu dute.
Hemen, atzoko zein gaurko zenbait irudi (argazkiak: Aizarnazabalgo Kirol Batzordea):