Bi kirol ekintza antolatu dituzte astebururako Aizarnazabalen

Nerea Uranga 2021eko ekainaren 24a

Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak larunbaterako eta iganderako kirol ekintza bana antolatu du. Larunbatean, bizikletarekin lotutako ekintzak egingo dituzte eta igandean, berriz, mendi ibilaldia.

Bizikletako mekanika tailerra eta gynkana antolatu ditu larunbat honetarako, ekainaren 26rako, Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak. Zubialdeko futbol zelaian egingo dituzte ekintzak 16:00etatik 19:00etara bitartean. Derrigorrezkoa izango da norberak bizikleta eta kaskoa eramatea ekintzetan parte hartzeko. Horrez gain, 14 urtetik beherakoek guraso batekin lagunduta joan beharko dute.

Iganderako, berriz, ibilaldia prestatu du Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak. 10:00etan irtengo dute ibilaldiko parte hartzaileek udaletxearen azpitik, eta egingo duten ibilbidea da Aizarnazabal-Iraeta-Ibañarrieta-Oikia-Aizarnazabal.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide