Sutea izan da Aizarnazabalgo etxebizitza batean

Ihintza Elustondo 2021eko ekainaren 19a

19:00 aldera piztu da sua, etxebizitza baten bigarren solairuan. Bizilagunak eraikinetik atera dituzte, baina ez da inor zauritu.

Aizarnazabalgo etxebizitza batean sua piztu da gaur arratsaldean, 19:00 aldera. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Urbialdea auzoan izan da sutea, etxebizitza batean bigarren solairuan. Bizilagunak eraikinetik atera dituzte, baina ez da inor zauritu. Une honetan (19:38) gunean lanean ari dira suhiltzaileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide