Datorren ikasturterako haurren zaintza zerbitzua antolatzen ari dira Aizarnazabalen

Aitziber Arzallus 2021eko ekainaren 8a

Datorren ikasturtean haurren zaintza zerbitzua erabili nahi dutenek eta zerbitzu hori eskaintzeko lan poltsan sartu nahi duten herritarrek ekainaren 18ra arteko epea dute izena emateko.

Aizarnazabalgo guraso elkartea datorren ikasturterako haurren zaintza zerbitzua antolatzen ari da, eta horri lotuta, bi deialdi egin ditu: batetik, izena emateko eskatu die zerbitzu hori erabili behar dutenei; eta bestetik, izena emateko eskatu die zerbitzu hori emateko lan poltsan sartu nahi dutenei. Bi kasuetan, guraso elkarteko norbaiti jakinarazi beharko diote, hilaren 18a baino lehen.

Erabiltzaileen kasuan, zaintza zerbitzua beharko lukeen haurraren izen-abizenak eta zerbitzu hori beharko lukeen ordutegia zein den zehaztu beharko dizkiote guraso elkarteko norbaiti. Lan poltsan sartu nahi dutenen kasuan, berriz, eskolako gurasoek eta euskaraz dakitenek lehentasuna izango dutela jakinarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide