Aizarnazabalgo frontoiko komunak irekiko dituzte

Julen Otaegi Leonet 2021eko ekainaren 4a

Astelehenetik ostiralera, 16:30etik 18:30era bitartean erabilgarri izango dira Aizarnazabalgo frontoiko komunak. "Erabilera egokia" ematea eskatu du udalak.

Hemendik aurrera Aizarnazabalgo frontoiko komunak irekiko dituzte astelehenetik ostiralera, 16:30etik 18:30era arte. Komunak irekita mantentzeko baldintza bakarra "erabilera egokia" ematea dela esan du udalak, eta hori "betetzen ez den unean" komunak itxi egingo dituela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide