Lurraldebuseko UK07 autobus lineak Aizarnazabalgo plazan egingo du geldialdia aurrerantzean. Zerbitzu hori Zumaian hasten da, eta Aizarnazabaldik igaro ostean, Zestoan amaitzen du ibilbidea. Maiatzaren 26an egin zuten geltokiaren lekualdaketa. Aizarnazabaldik pasatzen diren gainontzeko autobusak ohiko geltokian geratuko dira.