Aurten ere Aizarnazabalen egingo dituzte txirrindularitzako erlojupeko Gipuzkoako Txapelketak. Hain zuzen ere, ekainaren 15ean, asteartea, jokatuko dituzte Gervaisen oroimenezkoa, Elite eta 23 urtez azpikoentzat, eta Joxe Larrarteren oroimenezkoa, junior mailako txirrindularientzat.
Lasterketa horiek antolatzeko, bidegurutzeak zaintzeaz arduratuko diren boluntarioak behar dituzte, adin nagusiko 36 pertsona, hain zuzen, eta deialdia egin du Aizarnazabalgo Udalak. Eginkizun horretan aritzeko prest dauden lagunek alkatearengana zuzendu behar dute, izena emateko.