Gipuzkoako Enpresa Berriaren saria jaso du Lufek

Mailo Oiarzabal 2021eko maiatzaren 27a

Adegi Gipuzkoako enpresen elkarteak emandako saria da, hamar urte baino gutxiago dituzten enpresen artean gehien nabarmentzen direnei zuzendutakoa.

Lufe altzari enpresarentzat izan da 2021eko Gipuzkoako Enpresa Berriaren saria. Hamar urte baino gutxiago dituzten enpresen artean urtean zehar gehien nabarmendu direnen lana aitortzen du Adegi Gipuzkoako enpresen elkarteak sari horrekin. Seigarren aldiz eman du sari hori Adegik aurten, eta Azpeitian hasi eta gaur egun Aizarnazabalen dagoen Lufek jaso du. Atzo jaso zuten saria Enrique Arrillaga enpresaren buruak eta Marta Quiroga proiektuaren sortzaileetakoak. Ekitaldi berean, Kultura Berria saria ere eman zion Adegik Salto enpresari.

Altzari sektoreko enpresa da Lufe, eta Internet bidez saltzen du gehien bat. 2020an %55 eta %60 artean hazi ziren Luferen salmentak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide