Gainontzeko leku guztietako festekin gertatzen ari den moduan, Aizarnazabalen ere ez dituzte ospatu aurten Samiel Txiki festak. Dena dela ere, osasun egoerak eskatutako neurriak betez, ospakizun kutsua eman nahi izan diote gaurko egunari, Samiel Txiki egunari. Hain zuzen ere, Alaitsu dantza taldeak herri guztia alaitu du, gaur arratsaldean Atari Soro pilotalekuan eskaini duen emanaldiarekin.
50 lagun inguruk parte hartu dute dantza saioan, eta Euskal Herriko dantza tradizionalak taularautu dituzte: arku dantza, zinta dantza, agurra... Giro aparta sortu da herritarren artean, eta gozatu ederra hartu dute ikusleek.