4 eta 12 urteko haurrentzako udalekuak egingo dituzte datorren uztailaren 5etik 30era, bi hamabostalditan banatuta, Aizarnazabalen. "Apirilean egindako tanteoaren emaitzak aztertu ondoren" hartu du udalak udalekuak antolatzeko erabakia; "beti ere, jasotako emaitzak bere horretan mantenduko balira", zehaztu du erakundeak.
Goizez egingo dituzte udalekuak, 10:00etatik 13:00etara, eta izena emateko epea gaur ireki dute; hil honen 11ra arte eman daiteke izena, eta epez kanpoko izen-ematerik ez dutela onartuko aurreratu dute antolatzaileek. Izen-emate orriak liburutegian jarri dituzte eskuragarri.