Herrian kirol batzorde bat osatzeko bilera irekia antolatu du Aizarnazabalgo Udalak

Aitziber Arzallus 2021eko apirilaren 20a

Bilera larunbatean, apirilak 24, izango da, Lauburu guneko proiekzio gelan, 12:00etan hasita. Interesa duten herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera, eta animatzeko deia egin die udalak.

Herrian era guztietako kirol jarduerak sustatzeko, kirol batzorde bat sortu nahi du Aizarnazabalgo Udalak. Batzorde hori osatzeko lehen urrats gisa, bilera bat antolatu du. Datorren larunbatean, hilak 24, izango da bilera hori, 12:00etan, Lauburu guneko proiekzio gelan. Bilera irekia izango da, nahi duten herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera, eta hain zuzen ere, interesa duten denei azaltzeko deia egin die udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide