Aizarnazabalgo Etxezarreta industriaguneko Zubialde enpresan sua piztua da gaur, ostirala, goizean. Hain justu, enpresa horrek biltegitzat erabiltzen duen alboko pabilioian izan da sutea, eta Fenwick makina bat izan da su hartu duena. Larrialdi zerbitzuek 07:51 inguruan jaso dute abisua. Hara joan dira suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, ke ikaragarria sortu da suaren lekuan. Larrialdi zerbitzuetako kideek pertsona bat artatu behar izan dute lekuan bertan, kea arnastu duelako, baina ezta beste zauriturik izan. Oraindik lanean ari dira suhiltzaileak (09:30), baina dagoeneko erabat kontrolatu dute sua.