Atzo Martxoaren 8a zela eta, Aizarnazabalgo Basakaitz Ikastetxean Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zuten.
LH1 eta 2. mailakoak zaintzaren inguruan aritu ziren. "Zer den zaintza eta nork zaintzen gaituen aztertu zuten", azaldu dute ikastetxeko arduradunek. LH3 eta 4. mailako ikasleek, aldiz, elkarrizketa egin zioten Naroa Agirre Arroa Goiko pilotari gazteari. Horrekin lotuta, lanbideen gaia ikuspuntu hezkidetzaile batetik landu zuten, emakume astronatuta baten bizipenak gogora ekarrita. Ondoren, ikasleek Agirrerekin pilotan jolasteko aukera ere izan zuten. LH5 eta 6. mailako ikasleek azken asteetan 'Emakumeak eta migrazioa' gaia landu dute, eta atzokoan kalera atera ziren, eta herrian zehar kartelak jartzera. Eskolako kideek argi adierazi dute: "Giro onean igaro genuen Martxoaren 8a".
Argazkiak: Aizarnazabalgo Basakaitz Ikastetxea.