Aizarnazabalgo Basakaitz eskolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek gorostia landatu dute gaur, astelehena, herrian. Gabonetan eskola apaintzeko erabili ohi dute Basakaitzekoek gorostia, eta herriko langileek zuhaitza sartzen lagundu diete gaur.
Bestalde, Basakaitzeko kideek adierazi dute aurten era berezi batean ospatuko dutela Santa Ageda bezpera. Urtero-urtero herrian zehar kantatzen dituzte ikasleek koplak, baina pandemia dela eta, horren ordez irrati emanaldia egitea erabaki dute. 09:30ean eskainiko dute irratsaioa, Hitz eta Pitz irratian (FM 88.8 frekuentzian), eta eskolako kideek ez ezik herritarrek ere izango dute saioa entzuteko aukera. Ondoren, egun batzuk beranduago, eskolako webgunean izango da entzungai irratsaioa.