Aizarnazabalgo Udalak jakinarazi duenez, Ertzaintzak kendu ditu Etxaben eta Zubialden jarrita zituen prezintuak, eta ondorioz aurrerantzean zaborra normaltasunez bota ahalko da bi guneetan, beti ere dagokien guneetan sailkatuta.
Etxabeko eta Zubialdeko zabor guneak prezintatuta izan zituen Ertzaintzak Aizarnazabalgo Zubialde auzoan gertatutako ezbeharra ikertzeko. Bien bitartean auzotarrek herriko plazan bota behar izan dute zaborra. Gaurtik aurrera, ordea, normaltasunez bota ahalko da zaborra Etxaben eta Zubialden.