Positibo metatuen tasak kezkatuta, baheketa masiboa ari dira egiten gaur Aizarnazabalen

Gorka Eizagirre, Maialen Etxaniz 2021ko urt. 7a, 14:46

Sei urtetik gorako herritarrak deitu dituzte gaurko baheketara, eta jende ilara luzeak sortu dira pilotalekuaren atarian. Han elkartu diren herritarren iritziz, garrantzitsua da PCR proba egitea, eta horretara animatu dituzte Aizarnazabalgo bizilagunak. 

Osakidetza baheketa masiboa egiten ari da gaur Aizarnazabalen, izan ere kezkagarriak dira udalerri horretako azken egunetako kasu positiboen datuak. Aurreikusi baino ia ordu erdi beranduago hasi dira PCR probak egiten Lauburu pilotalekuan, baheketa egiteko materiala falta zutelako. Sei urtetik gorako herritarrak deitu dituzte gaurko baheketara, eta jende ilara luzeak sortu dira pilotalekuaren atarian. Han elkartu diren herritarren iritziz, garrantzitsua da PCR proba egitea, eta horretara animatu dituzte Aizarnazabalgo bizilagunak. Goizeko irudiak eta kronika, hemen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide