Etxabeko eta Zubialdeko bizilagunei zaborra herriko plazan botatzeko eskatu die Aizarnazabalgo Udalak

Andoni Elduaien 2021eko urtarrilaren 7a

Ertzaintzak ikerketa lanak amaitu bitartean itxita egongo dira Etxabeko eta Zubialdeko guneak Aizarnazabalen, eta bien bitarten bi guneetako biztanleek zaborra herriko plazan bota beharko dute.

Ertzaintzak Aizarnazabalgo Zubialde auzoan gertatutako ezbeharra ikertzen jarraitzen du. Etxabeko eta Zubialdeko zabor guneak prezintatuta ditu Ertzaintzak, eta ikerketa lanak amaitu bitartean bi guneek itxita jarraituko dute. Aizarnazabalgo Udalak jakinarazi du gune horietan zaborrik ezin dela bota.

Hori dela eta, udalak Etxabeko eta Zubialdeko biztanleei eskatu die zaborrak herriko plazan dagoen ekarpen gunera eraman behar dituztela. Udalak adierazi du ohar bidez emango duela berri zaborra bi gune horietan botatzeko modua sortzen denean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide