Aizarnazabalen, Zubialde auzoan, Urola ibaiaren ondoan, emakume baten gorpua aurkitu dute. Gorpuak indarkeria zantzuak ditu, eta Donostiako Auzitegi Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egitera. Inguruan lanean ari ziren basolangile batzuek aurkitu dute gorpua, eta Ertzaintzak 11:00 aldera jaso du abisua. Une honetan, zer gertatu den ikertzen ari dira.
Ertzaintzak uste du duela gutxi desagertutako 32 urteko emakume donostiar batena izan daitekeela gorpua, nahiz eta hori oraindik ez duten baieztatu. Urtarrilaren 1ean salatu zuten haren desagerpena. Hipotesi guztiak zabalik ditu Ertzaintzak.