Aizarnazabalgoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurten jaio den lehen haurra

Ihintza Elustondo 2021eko urtarrilaren 1a

Illari Maria Gonzalez Poma izena du umeak, eta 01:12etan jaio da, Donostia Ospitalean.

2021. urtearekin batera, berri pozgarriak iritsi dira Urola Kosta eskualdera. Izan ere, aizarnazabaldarra da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurten jaio den lehen haurra. Illari Maria Gonzalez Poma izena du umeak, eta 01:12etan jaio da, Donostia Ospitalean. Sadith Poma eta Ruben Gonzalez dira haurraren gurasoak, eta nolanahi ere, ondo baino hobeto hasi dute urtea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide