Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 25, eta Aizarnazabalgo Basakaitz eskolakoek ere bat egin dute biolentzia matxistaren aurkako aldarriarekin. Haur Hezkuntzako umeek eskuak morez margotu eta pankarta bat marraztu dute, Emakunderen logoarekin; Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako gaztetxoek, berriz, Ez da ez leloa jarri diote Mafaldaren irudiari zintzilikario batean, eta Lehen Hezkuntzako gainontzeko mailetako gaztetxoek gaiarekin landutako jarduerak egin dituzte.