Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrenbestez, gaur hasi eta abenduaren 4ra bitartean, Hamaika arrazoi elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak. Zehazki, Urola Kostako 11 herritako aurpegi ezagunek euskararen eta Euskaraldiaren inguruko galderak erantzungo dituzte. Gaurkoa da lehen bideoa, eta hain zuzen, Iñaki Gabarain txirrindulari ohi aizarnazabaldarra izango da gonbidatua.
Hamaika arrazoi sortako elkarrizketak Urolako komunikazio Taldea osatzen duten tokiko hedabide guztietan –Baleike, Karkara, Uztarria, Maxixatzen eta Zarauzko Hitza–, Urola Kostako Hitzaren atari honetan nahiz Erlo Telebistan izango dira ikusgai gaurtik aurrera, egunero, 19:00etan hasita.