Askotariko elkartasun mezuak ari da jasotzen saharar herria azken egunotan; izan ere, su-etena hautsitzat eman eta gerra piztua da han. Beste udal batzuek egindako gisan –Zarautzekoak kasu–, Aizarnazabalgo Udalak ere Saharako bandera eskegi du udaletxeko balkoian. Gainera, udalak gogorarazi duenez, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuteneko 36. urteurrena dela gogorarazi du erakundeak.
Keinu horrekin, Aizarnazabalgo Udalak "elkartasuna" adierazi nahi izan dio sahar herriari, "Marokoko indar armatuek Mendebaldeko Saharako gatazkaren bi aldeen artean sinatutako su-etenari uko egin dioten une zail hauetan". Maroko egiten ari den "zapalkuntzaren aurrean", Euskal Fondoaren Sahara Koordinazio Unitateak, Fronte Polisarioaren ordezkaritzarekin batera, Saharako bandera erakundeetan jartzeko proposamenarekin bat egin du udalak.