Areto bihurtutako eskola azpia bete egin da gaur arratsaldean Aizarnazabalen, Ouhan Vegaren Euskañolitis bakarrizketa ikusteko eta entzuteko. Koronabirusaren testuinguruan tokia mugatuta, ataritik ikus zitekeen zirrikitotik ere jarraitu dute herritar batzuek emanaldia, lanbroak bizi ekin arren. Izan ere, bostetarako bete da eskola azpia, eta aforoa osatu bezain pronto itxi dute atea.
Hastear den Euskaraldiaren atariko girotze ekitaldia izan da gaurko saioa. Vegaren emanaldia plazan egitea zen udalaren hasierako asmoa, baina euria aginduta zegoenez, eskola azpiko gunera eraman dute saioa.
Hemen, gaur arratsaldeko emanaldian hartutako argazki batzuk: