'Euskañolitis' bakarrizketa ikusi ahal izango da igandean, Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2020ko aza. 10a, 12:32

Oihan Vega aurkezleak eskainiko du saioa, 17:00etan hasita, eskola azpian. Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hainbat hausnarketa egingo du hark.

Euskañolitis bakarrizketa umoretsua ikusteko aukera izango da igandean –azaroak 15–, Aizarnazabalen. Euskaraldia egitasmoa martxan jartzear da, eta horren harira antolatu dute saioa. Eskola azpian eskainiko du emanaldia Oihan Vega aurkezleak, 17:00etan hasita. Umorea eta sarkasmoa erabiliz barre eragiteaz gain, euskararen erabileraren inguruko hainbat hausnarketa egingo du Vegak.

Aizarnazabalgo Udalak jakinarazi duenez, egoerak baldintzatuko du emanaldiarekin aurrera jarraitu edo ez. Aldaketarik izanez gero, jakinaraziko du erakundeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide