Nekazaritzako ibilgailuen ikuskapenak egingo dituzte ostiralean Aizarnazabalen

Mailo Oiarzabal 2020ko azaroaren 3a

Herriko plazan egingo dituzte, 13:00etan hasita.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak (IAT) egingo dituzte ostiral honetan Aizarnazabalen. Udalak azaldu duenez, "alarma egoera dela eta, nekazaritzako ibilgailuen ikuskapen kanpaina ohiko lekuetan egitea ezinezkoa" da. Horregatik, hain zuzen, azterketa tekniko horiek egiten dituzten estazioetako teknikariak herriz herri ari dira mugitzen, behar duten ibilgailuei azterketak egiteko.

Aizarnazabalen, herriko plazan egingo dituzte ikuskapenak hilaren 6an, eta 13:00etan jarri dute hitzordua. Ordu horretatik aurrera eraman ahalko dituzte jabeek plazara beren traktoreak, atoiak eta nekazaritza jardueretan erabiltzen dituzten gainerako ibilgailuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide