Euskaraldirako batzordea osatzeko bilera egingo dute bihar, Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2020ko urr. 13a, 18:01

Euskaraldia sustatuko duen batzordea osatuko dute bihar, 16:30ean hasita, Lauburuko bilera gelan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte saioan parte hartzera.

Gero eta gutxiago falta da Euskaraldia martxan jartzeko, eta horren harira, bilera egingo dute bihar, asteazkena, Aizarnazabalen. Hain justu, egitasmoa sustatzeko batzordea osatuko dute, Lauburuko bilera gelan. 16:30ean hasiko da saioa, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide