Zaintza zerbitzuko lan poltsa ireki dute Aizarnazabalen

Olaia Juaristi 2020ko urriaren 13a

Lan poltsan izena ematerakoan lehentasuna izango dute Aizarnazabalgo eskolako gurasoek.

Haurren zaintza zerbitzurako lan poltsan izena emateko epea zabaldu du Aizarnazabalgo Udalak, eta eskolako gurasoek lehentasuna izango dutela jakinarazi dute. Lan poltsan izena emateko interesa duenak Guraso Elkarteko kideren bati jakinarazi beharko dio edota mezu bat idatzi, helbide honetara: basakaitz@gmail.com.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide