Zabalik dago Aizarnazabalgo antzerki eskolan izena emateko epea

Aitziber Arzallus 2020ko urriaren 13a

4 eta 18 urte arteko herritarrek eman dezakete izena, urriaren 15era arte, liburutegian edo 670 453 456 telefono zenbakira deituta edo idatzita. Mikel Ibarguren zestoarrak emango ditu eskolak.

Hil honetan hasiko dute ikasturtea Aizarnazabalgo antzerki eskolan, eta izena eman nahi dutenek orandik ere badute horretarako aukera. 4 eta 18 urte arteko herritarrek eman dezakete izena, urriaren 15a bitartean, bi modutara: batetik, liburutegira joanda; eta bestetik, 670 453 456 telefono zenbakira deituta edo mezu bat bidalita. Orain hasi eta ekainean bukatuko dute ikasturtea, eta Mikel Ibarguren zestoarrak emango ditu eskolak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide