Inda Mendi barreneko bidea txukuntzeko eta konpontzeko lanak egingo dituzte Aizarnazabalen urrian zehar. Udalak baserri bideei eskainitako aurrekontuan aurreikusitako lanetako bat da Inda Mendi barrenekoa. Zestoan hasi eta Elkanoko Santa Kutz ermitan bukatzen da Inda Mendi barreneko bide publikoa, eta Aizarnazabalgo partea da da txukundu eta konponduko dutena.
Guztira, 3.741.32 euroko aurrekontua dute lanek, eta bi enpresari esleitu dizkiete. Udalak azaldu duenez, hondeamakina batekin "bidea atondu" eta ubideak aterako dituzte "bertako materialarekin konponduz", batetik; Xabier Garraioak enpresak egingo ditu lan horiek. Bestetik, bide osoa eskuz desbrozatuko dute, eta Belamendi Tratore Lanak etxeak egingo du lan hori.