Aizarnazabalgo Atari-Soro pilotalekuaren sarrera berritzen hasiko dira etzi

Urola Kostako Hitza 2020ko irailaren 28a

Irisgarritasuna hobetzeko egingo dituzte lanok. Obrak direla eta, bi astez itxita izango da pilotalekua kokatuta dagoen kalea. Hori dela eta, trafikoa eskola atzetik bideratuko dute denbora tarte horretan.

Etzi, asteazkena, hasiko dituzte Aizarnazabalgo Atari-Soro pilotalekuaren irisgarritasuna hobetzeko lanak, eta obrek iraurten duten bitartean hainbat aldaketa izango da trafikoan. Pilotalekuari sarrera berria egingo diote, eta horrenbestez, pilotalekuaren kalea itxita izango da bi astez. Hori dela eta, trafikoa eskola atzetik bideratuko dute denbora tarte horretan, eta errepide zati hori norabide bakarrekoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide