Datorren urritik aurrera, gurasoentzat aholkularitza saioak eskaniko ditu Aizarnazabalgo Udalak Lauburu eraikinean. Erakundearen arabera, egunerokoan familietan sor daitezkeen zalantzak edo egoerak elkarbanatzeko espazioa izango da saioetan, eta doakoak izango dira.
Interesa duen edonork parte hartu dezake ikastaroan, bakarka nahiz bikotean, eta horretarako 618 62 62 08 telefonora deitu edo aitziberestonba@hotmail.com helbidera mezu bat idatzi beharko da. Udalak laster jakinaraziko du saioen eguna eta ordutegia.