Mugitzagaina auzoko baserri bideen konponketa lanak, amaituta

Anartz Izagirre 2020ko irailaren 11

Mugitzagaina auzoko baserri bideak kopondu ditu udalak. (Aizarnazabalgo Udala)

Aizarnazabalgo Udalak adierazi duenez, amaitu dituzte Mugitzagaina auzoko baserri bideko lanak. Bi gunetan egin dituzte lanok; batetik, Mugitza baserrirako adarra hormigoitu dute, eta bestetik, Mugitzagainako bidean zorua gogortu, asfaltatu eta hoditeria pasatu dute euri urak bideratzeko.

Excavaciones y Transportes Orsa S.L. enpresak egin ditu lanak, eta 71.000 euroko aurrekontua izan dute. Gipuzkoako Foru Alundiak 35.000 euroko dirulaguntza eman dio udalari zeregin horretarako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide