Auto batek eta txirrindulari batek istripua izan dute gaur, ostirala, 08:45 inguruan, Aizarnazabalen. GI-2633 errepidean, Iraetarako norazkoan, gertatu da ezbeharra, eta txirrindularia erori eta zauritu egin da. Anbulantzian eraman dute Donostia ospitalera. Ertzaitzak Urola Kostako Hitzari azaldu dionez, ez da auto ilararik sortu errepidean.