Aizarnazabalgo Udalak bertan behera utzi ditu kintopeko idi probak

Anartz Izagirre 2020ko uztailaren 23a

Idi probetan jende multzo handia biltzen dela-eta hartu du udalak idi probak ez egiteko erabakia.

Aizarnazabalgo iazko kintopeko idi probak. (Ibon Errazu)

Uda honetan ez da egingo Aizarnazabalgo Probazale Elkarteak (AIPE) urtero antolatzen duen kintopeko idi demarik. Izan ere, Aizarnazabalgo Udalak proba horiek bertan behera uzteko erabakia hartu du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako jarraibideak aztertu ostean. Udalak adierazi duenez, "jende multzo handia" pilatzen den ekintza da idi probena, eta herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko asmoz hartu du erabakia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide