Dagoeneko egin dute Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen boto zenbaketa Aizarnazabalen, eta Urola Kostako Hitzak jakin ahal izan duenez, EH Bildu alderdiak lortu ditu boz gehien han; 216, hain zuzen ere. Boto gehien jaso dituen bigarren alderdia EAJ izan da, 105 lortu dituzte jeltzaleek. Bestalde, Elkarrekin Podemos-IUk zortzi boz eskuratu ditu, PSE-EEk bost, Equo-Berdeak alderdiak bi, eta beste bi Aulki Zuriak taldeak. Horrez gain, baliogabeko boto bat ere izan da.
Parte hartzea %63,53koa izan da Aizarnazabalen, 2016tik 1,78 puntu jaitsi da; beraz, 554 herritar zeuden botoa ematera deituta, eta horietatik 340k eman dute botoa. 2016an ere EH Bildu izan zen indarrik bozkatuena Aizarnazabalen, 203 boto lortu zituen orduan, eta bigarren EAJ izan zen, 103 botorekin.