Astelehenetik aurrera, udako ordutegia izango du Aizarnazabalgo liburutegiak

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 10a

Ekainaren 15etik uztailaren 31 arte, 10:00etatik 13:00etara irekiko dute Aizarnazabalgo liburutegia.

Lauburuko eraikina. (Aizarnazabalgo Udala)

Udako ordutegia izango du Aizarnazabalgo liburutegiak astelehenetik aurrera. Horrenbestez, ekainaren 15etik uztaila amaitu arte, 10:00etatik 13:00etara soilik izango da zabalik liburutegia. 

Datozen asteetan zehar Aizarnazabalgo liburutegira bertaratzen diren pertsonek segurtasun gomendioak jarraitu beharko dituzte. Liburutegiko erabiltzaileei gomendatu diete liburuak aldez aurrez eskatzeko eta liburutegira bakarrik bertaratzeko. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide