Odol ateraldia izango da Aizarnazabalen ostegunean, ekainaren 4an. 18:30ean hasiko dira odola ateratzen, Lauburun. Odola ematera joan nahi dutenek aurrez hitzordua hartu beharko dute 943- 00 78 92 telefono zenbakira deituta. Ostegunekoa aurtengo bigarren odol ateraldia izango da.