Txupinazoa bota dute Aizarnazabalen, Samiel Txiki egunez

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 9a

Samien Txiki eguna zuten atzo, ostirala, Aizarnazabalen. Larrialdi egoerak eraginda, ordea, ezin izan zuten nahi bezala ospatu egun hori. Dena den, alternatiba bat bilatu zuten, egunari umorez heltzeko. 19:00etan, suziriak bota zituen Mari Karmen Arregi alkateak, eta ordu berean, alkatearen agurra ikusi ahal izan zen udalaren webgunean. Gainera, guraso elkarteak balkoietan banderatxoak jartzeko deia egin zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide