Egun handia zuten berez gaur Aizarnazabalen: Samien Txiki eguna, hain zuzen ere. Larrialdi egoerak eraginda, ordea, ez dute nahi bezalako eguna igarotzerik izango herrian. Krosa, umeentzako tailerrak eta festa egin ohi dituzte urtero egun horretan, baina aurtengoan, ez da halakorik izango.
Dena den, alternatiba bat bilatu dute, egunari umorez heltzeko. 19:00etan, suziriak botako ditu Mari Karmen Arregi alkateak, eta ordu berean, alkatearen agurra ikusi ahal izango da udalaren webgunean. Gainera, guraso elkarteak balkoietan banderatxoak jartzeko deia egin du, "jai girorik falta ez dadin". Herritar bakoitza bere etxean egonagatik, festa eguna ospatu gabe ez gelditzea da ekintza horien helburua.