Aizarnazabalgo Udalak baserrietako bidegurutzeetan jarritako informazio seinaleak berritu ditu. Udaleko brigada langileak izan dira zaharkituta edota hondatuta zeudenak kendu eta berriak jartzen aritu direnak.
"Informazio-zirkulazioko seinaleek, izenak dioen bezala, gidariei ez ezik oinezkoei ere ematen dizkiete argibideak, hainbat baserritara eta auzotara errazago irits daitezen osasun zerbitzuak, Ertzaintza, mezularitzakoak eta beste hainbat zerbitzutakoak", azaldu du udalak.