Aizarnazabalgo Udalak Lauburuko gimnasioko kuotak ez ditu kobratuko, itxita dagoen bitartean

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 30a

Koronabirusa tarteko, Aizarnazabalgo Lauburuko gimnasioa itxita dago. Itxita dagoen bitarteko kuotak Aizarnazabalgo Udalak ez ditu kobratuko.

Koronabirusa tarteko, martxoaren 13tik Aizarnazabaleb Lauburuko eraikin osoa itxita dago, ondorioz baita bertan dagoen gimnasioa ere. Orain, Aizarnazabalgo Udalak jakinarazi du gimnasioko kuotak ez dituela kobratuko, "egoera honek iraun bitartean".

Udalak adierazi du, gimnasioko kuotak nahiz instalazioaren erabilerarako tasak "izoztuta" geldituko direla. Ondorioz, aurtengo bigarren seihileko kuotatik deskontatuko du erakundeak gimnasioa itxita egon den denborari dagokion zenbatekoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide