Atari Soro pilotalekuaren irisgarritasuna hobetzeko proiektua lizitaziora atera du Aizarnazabalgo Udalak. Guneak ez ditu irisgarritasun legeak eskatzen dituen baldintzak betetzen, eta bertan kirol, kultur, hezkuntza eta gizarte erabilera ugari egiten direla eta sartzeko hainbat eskailera igaro behar direla kontuan izanda, sarrera berri bat egitea pentsatu du udalak. Atzeko kaletik frontis ondora joango litzateke sarrera berri hori. 100.458,72 euroko aurrekontua izango dute lanek, eta obraren iraupena bi hilabetekoa izango da. Lanak aurtengo udan egitea da udalaren asmoa.