Aizarnazabalen Etxabe bidegorrian farolak jarri dituzte

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 27a

Aizarnazabalgo Etxezarreta industrialdea eta Etxabe auzoa lotzeko bidegorria 2017. urtean eraiki zuten. Orain, bidegorri hori argiztatzeko farolak jarri ditu Aizarnazabalgo Udalak.

2017. urtean eraiki zuten Aizarnazabalen Etxabe auzoa eta Etxezarreta industrialdea lotzen dituen bidegorria. Orain, bidegorriko obrak bukatutzat emateko, farolak jarri ditu bidegorrian Aizarnazabalgo Udalak. Bidegorri hori jarraituz Zumaiara joan daiteke. Bidegorria eraikitzeko kostua 133.800 eurokoa izan zen 2017an. Orain, berriz, bidegorria argiztatzeko 6.500 euro inbertitu ditu udalak.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide